161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Udalerrian sortutako hiri hondakinak lekuz aldatu,
sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero,
deuseztatzeko zerbitzuaren 2010eko ekitaldiko tarifak.
Behin betiko onespena

2009ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitara eman zen Udalerrian sortutako hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren 2010eko ekitaldiko tarifen jendaurreko aldia. Tarifa horiek hasiera batean onesti ziren Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluaren erabakiaren bidez, 2009ko azaroaren 12an egin bilkuran.

Jendaurreko epea bukatu ondoren, Zuzendaritza Kontseiluak 2009ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen tarifa horiek behin betiko onestea, hasiera batean onetsitako berberak baitira, ondoko hauek, alegia:

-Etxekoa: 38,13 euro.

-Etxekoa ez, bestelakoa: 47,93 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan eta aplikagarri diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 28an.-Partzuergoko burua, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: L0927942