161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXESGOIENEKO ZABORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Zaborrak bildu eta tratatzeko
tasa eta eskubideak arautzen dituen
ordenantza fiskalean

Araxesgoieneko Zaborren Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak" izenburuko 6. artikuluaren aldaketa, Araxesgoieneko Mankomunitateko zaborra bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Araitzen, 2009ko azaroaren 27an.-Mankomunitateko burua, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0927834