161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tarifak eguneratuta ordenantzetan egindako aldaketak.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzen dituen espedientea, tarifak eguneratuta.

Onespenaren erabakia 2009ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horietako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2009ko abenduaren 19an.-Alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren.

ORDENANTZA FISKALAK ALDATZEN DITUEN ESPEDIENTEA 2010EKO TARIFAK EGUNERATUTA

Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

6. artikulua. Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

  • Abonatuak.

Txikienen urteko kuota (1etik 6 urtera bitarte): 60,00 euro.

Haurren urteko kuota (6tik 14 urtera bitarte): 92,00 euro.

Gazteen urteko kuota (14tik 18 urtera bitarte): 120,00 euro.

Helduen urteko kuota (18 urtetik aurrera): 168,00 euro.

Urteko kuota (65 urtetik aurrera): 66,00 euro.

Zizur Zendeako erroldatu gabeko abonatuak eta abonatu berriak.

Helduen urteko kuota: 250,00 euro.

Gainerako kategorien urteko kuota: 166,00 euro.

  • Abonatu gabeak.

Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoak: 5,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 8,60 euro.

Sarrerak lanegunetan, gazteak: 5,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, haurrak: 5,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, txikienak: 5,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoak: 7,50 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 12,90 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, gazteak: 7,50 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, haurrak: 7,50 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, txikienak: 7,50 euro.

7 eguneko abonamenduak, 65 urtetik gorakoak: 25,00 euro.

7 eguneko abonamenduak, helduak: 43,00 euro.

7 eguneko abonamenduak, gazteak: 25,00 euro.

7 eguneko abonamenduak, haurrak: 25,00 euro.

7 eguneko abonamenduak, txikiak: 25,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, 65 urtetik gorakoak: 50,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, helduak: 86,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, gazteak: 50,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, haurrak: 50,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, txikiak: 50,00 euro.

Kide egiteko kuota, 65 urtetik gorakoak: 70,00 euro.

Kide egiteko kuota, helduak: 70,00 euro.

Kide egiteko kuota, gazteak: 70,00 euro.

Kide egiteko kuota, haurrak: 70,00 euro.

Kide egiteko kuota, txikiak: 70,00 euro.

  • Kiroldegia.

-Pistaren 1/3 alokatzea, ordubetez: 17,00 euro.

-Pista osoa alokatzea, ordubetez: 51,00 euro.

-Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (%75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badituzte, abonatuak ez direnek ordaindu beharreko tasa hauxe izanen da: 4,00 euro.

  • Futbol zelaiak.

-Ardoi aretoko futbol zelaia alokatzea, urtea: 700,00 euro.

-Ardoi lurrezko futbol zelaia alokatzea, urtea: 910,00 euro.

-Ardoi belarrezko futbol zelaia alokatzea, urtea: 1.120,00 euro.

-Ardoi aretoko futbol zelaia alokatzea, ordua: 50,00 euro.

-Ardoi lurrezko futbol zelaia alokatzea, ordua: 65,00 euro.

-Ardoi belarrezko futbol zelaia alokatzea, ordua: 80,00 euro.

-Karneta berriz egitea: 8,00 euro.

Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuak
egiteko tasak arautzen dituena

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen
dituen ordenantza fiskalaren eranskina

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

-Ehorzteagatik eta ehorzteko eskubideengatik: 346,65 euro.

-Hobitik ateratzeagatik: 45,49 euro.

-Ehorzteagatik: 45,49 euro.

HAUR HEZKUNTZA ETA ZAINKETAKO IKASTETXEAN HAURRAK ONARTZEKO BALDINTZAK ETA PROZEDURA ZEHAZTEN DITUZTEN ARAUAK

9.-2009/2010 ikasturteko tarifak.

a) Haur hezkuntzako ikastetxeetarako hilabeteko tarifak:

Gehieneko tarifak:

-Eskola:

Ordutegi osoko unitateak: 209 euro hilabetean.

Ordutegi murriztuko unitateak: 197 euro hilabetean.

Egun erdiko unitateak: 148 euro hilabetean.

-Jantokia: 94 euro hilabetean.

b) Familia unitateko kideen urteko per capita errentaren arabera murriztuko dira tarifak, otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

  • Eskolatzea

Hilabeteko tasa, urteko per capita errentaren arabera:

ORDUTEGI

OSOA

ORDUTEGI

MURRIZTUA

LANALDI ERDIA

Errenta < 3.350

17,00 euro

16,00 euro

13,00 euro

Errenta 3.351 - 4.500

35,00 euro

33,00 euro

25,00 euro

Errenta 4.501 - 5.500

48,00 euro

45,00 euro

33,00 euro

Errenta 5.501 - 6.650

60,00 euro

57,00 euro

43,00 euro

Errenta 6.651 - 7.980

82,00 euro

76,00 euro

57,00 euro

Errenta 7.981 - 9.300

97,00 euro

92,00 euro

68,00 euro

Errenta 9.301 - 10.700

130,00 euro

121,00 euro

91,00 euro

Errenta 10.701 - 12.400

156,00 euro

147,00 euro

109,00 euro

Errenta 12.401 - 15.000

188,00 euro

177,00 euro

133,00 euro

Errenta > 15.000

209,00 euro

197,00 euro

148,00 euro

  • Jantokia.

Hilabeteko tasa, urteko per capita errentaren arabera:

Errenta < 3.350: 36,00 euro.

Errenta 3.351 - 4.500: 41,00 euro.

Errenta 4.501 - 5.500: 52,00 euro.

Errenta 5.501 - 6.650: 62,00 euro.

Errenta 6.651 - 7.980: 73,00 euro.

Errenta 7.981 - 9.300: 84,00 euro.

Errenta 9.301 - 10.700: 95,00 euro.

Errenta 10.701 - 12.400: 95,00 euro.

Errenta 12.401 - 15.000: 95,00 euro.

Errenta > 15.000: 95,00 euro.

-Ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko deskontua izaten ahalko dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori ordutegi motari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.

-Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

ORDENANTZA, LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Prezio publikoa 6 euro izanen da, eta izena ematen den une berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan. Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

L.G.S.ren %60tik %105era bitarteko diru-sarrerak: salbuetsirik.

L.G.S.aren %105etik %120ra bitarteko diru-sarrerak: 17,70 euro/hila

L.G.S.aren %120tik %135era bitarteko diru-sarrerak: 17,70 + benetako kostuaren %10.

L.G.S.ren %135etik %150era bitarteko diru-sarrerak: 17,70 + benetako kostuaren %25.

L.G.S.ren %150etik %165era bitarteko diru-sarrerak: 17,70 + benetako kostuaren %50.

L.G.S.ren %165etik %180ra bitarteko diru-sarrerak: 17,70 + benetako kostuaren %75.

L.G.S.aren %180tik aurrerako diru-sarrerak: benetako kostuaren %100.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin
eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, metro koadroko

-Denboraldia: 14,70 euro.

I.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko:

-Egunean: 10,76 euro.

-Denboraldia: 560,98 euro.

I.3. Bestelako aprobetxamenduak, metro koadroko edo zatiki bakoitzeko.

-Egunean: 0,89 euro.

-Hilabetean: 13,28 euro.

-Urtean: 132,56 euro.

I.4. Ordenantza honen 2. artikuluko 5. puntuan aipatzen diren kasuetan: aitzineko epigrafean agertutako zenbatekoen %50.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

-Balkoi edo terrazen itxitura bakoitzagatik: 27,42 euro.

-Kontraleiho bakoitza paratzeagatik: 9,18 euro.

II.2. Bestelako aprobetxamenduak:

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,36 euro.

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 7,40 euro.

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 74,23 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 265,06 euro.

-Okupatutako zorupeko metro koadro bakoitzeko, urtean: 7,91 euro

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 22,10 euro.

-Hesiak: 22,10 euro.

-Bestelako aprobetxamenduak: 13,26 euro.

-Jarduera salerosketa denean: 44,23 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO
LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskina

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 141,40 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 131,33 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 70,71 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 159,07 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 149,01 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 88,37 euro.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 35,37 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskina

I. epigrafea.-Ordenantza honen 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak.

I.1.-Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batentzat nahiz batzuentzat izan: 98,37 euro urtean.

I.2.-Etxebizitza multzoei lotutakoak:

1 - 4 etxebizitza: 136,37 euro urtean.

5 - 10 etxebizitza: 142,85 euro urtean.

11 - 25 etxebizitza: 162,35 euro urtean.

26 - 50 etxebizitza: 194,81 euro urtean.

51 - 100 etxebizitza: 259,76 euro urtean.

101 - 150 etxebizitza: 324,69 euro urtean.

150 etxebizitza baino gehiago: 389,62 euro urtean.

I.3.-Bestelako eraikin mota bati lotutakoak:

1 - 4 aparkatoki: 136,37 euro urtean.

5 - 10 aparkatoki: 142,85 euro urtean.

11 - 25 aparkatoki: 162,35 euro urtean.

26 - 50 aparkatoki: 194,81 euro urtean.

51 - 100 aparkatoki: 259,76 euro urtean.

101 - 150 aparkatoki: 324,69 euro urtean.

150 aparkatokitik gora: 389,62 euro urtean.

II. epigrafea.-Ordenantza honen 2. artikuluko c) eta d) ataletako kasuak.

II.1.-Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 64,94 euro.

II.2.-Ordutegi mugatuko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 48,70 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritu eta jarduera eskualdatzeko lizentziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskina

A.-Jarduera sailkatuetan aritzeko.

-Jarduera lizentzia: 409,87 euro.

-Irekitzeko lizentzia: 327,90 euro.

-Eskualdatzeko lizentzia: 276,41 euro.

B.-Jarduera kaltegabeetan aritzeko.

-Irekitzeko lizentzia: 245,93 euro.

-Eskualdatzeko lizentzia: 204,94 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ZAINTZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik zaintzeko zerbitzua emateko tarifen eranskina

A.-Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1.-2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 71,61 euro.

2.-2.500-5.000 kg bitarteko ibilgailuak: 115,58 euro.

3.-5.000 kg-tik goitiko ibilgailuak: 201,14 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, hau izanen da tarifa: 42,65 euro.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzen ahal ez bada, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.

B.-Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzetik, hura norbaitek bildu arte:

-Ziklomotoreak eta motozikletak: 1,66 euro.

-2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 4,11 euro.

-2.500 kilogramotik gorako ibilgailuak: 10,27 euro.

4. egunetik gora, aipatutako kuotak %25 handituko dira.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN
ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Lizentziak eman eta hirigintzan beste jarduketak
egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko
tarifen eranskina

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

-5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 618,38 euro.

-5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 529,28 euro

-10 baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 441,26 euro

-50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko: 353,37 euro.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %50 izanen dira.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

-5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 309,19 euro.

-5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 265,03 euro.

-10 baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 220,84 euro.

-50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko: 175,93 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.

I.5. Birzatiketen tramitazioa.

I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

100 metro kubiko eraikigarri bakoitzeko: 6,19 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

100 metro koadroko azalera eraikigarri bakoitzeko: 7,93 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

I.5.B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak I.5.A. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

II. epigrafea.

II.1. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 221. artikuluaren babesean ematen diren obra lizentziak.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak.

Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 metro koadroko azalera bakoitzeko): 4,22 euro.

III.1.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak kargatu gabeak.

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 43,03 euro.

III.1.3. Lehen erabilerako lizentziak.

Lehen erabilerako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 metro kubiko bakoitzeko): 9,14 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

IV. epigrafea.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 532,84 euro.

I.2. Antolamendurako plan partzial edo berezien aldaketen tramitazioa: 532,84 euro.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea: 532,84 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea: 532,84 euro

II.1. Urbanizazio proiektuak tramitatzea: 532,84 euro.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentzia: 42,95 euro.

ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIAK
EDUKI ETA BABESTEA
ARAUTZEN DUENA

Eranskina

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

Zakurrak biltzea, oro har: 20,63 euro.

Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 4,58 euro.

Iragarkiaren kodea: L0928290