161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra

Tuterako Udaleko alkate udalburuak aditzera ematen du honako hau:

Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, onetsi egin zen 2010. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen:

Udalaren aurrekontu arrunta.

Udalaren Ur Batzordeko aurrekontu arrunta.

"Castel-Ruiz" Tokiko Enpresa-Entitate Publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da jendaurrean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten emandako epean, alegia, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0928195