161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak nekazaritzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 2010eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko baitute. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, aipatu aldaketa onetsi zuen hasiera batean, eta argitaratu, berriz, 2009ko azaroaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betiko onetsita gelditu da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:

Tarifak

1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak:

A.-Lehorreko lurrak:

-1. mailakoak: 1,77 euro/erregua.

-2. mailakoak: 1,28 euro/erregua.

-3. mailakoak: 0,64 euro/erregua.

B.-Ureztalurrak:

-1. mailakoak: 26,99 euro/erregua.

-2. mailakoak: 24,76 euro/erregua.

-3. mailakoak: 15,53 euro/erregua.

2. Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:

Aurreko tarifak, %50 handituta.

3. Montes de Cierzo eta Valdetellasko ureztalur berriak:

-26,99 euro/erregua.

4. Montes de Cierzo IIko ureztalur berriak:

-34,67 euro/erregua.

Erabaki/ebazpen/dekretu honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2009ko abenduaren 24an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0928171