161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZA

Herrilurretako finkaren desafektazioa, gero trukea egiteko,
eta baldintzen agiriaren onespena

Subitzako Kontzejuak, 2009ko urriaren 1ean egin bilkura berezian, hasiera batean erabaki zuen Subitzako katastroko 7. poligonoko 602. lurzatia, herrilurra baita, herrilur izatetik desafektatzea, gero trukea egiteko, eta truke horren baldintzen agiria onestea.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurzatiA Subitzako katastroko 7. poligonoko 1. lurzatiarekin trukatzea, Enrique Labiano Oteizarena baita.

Hori guztia aditzera ematen da, hilabeteko epea izanen baita, aipatu erabakiak eta espedientea ikusirik bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezteko.

Subitzan, 2009ko urriaren 2an.-Kontzejuko burua, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L0927838