161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herrilurraren desafektazioa

Udal honetako Osoko Bilkurak, 2009ko azaroaren 25ean egin bilkuran eta legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen herrilur baten desafektazioa, Andoni Nuñez Lópezek eskatuta, bertan erlauntzak ezartzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Sesman, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0927729