161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herrilurraren desafektazioa

Udalak, 2009ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoa bilduta, erabaki zuen jendaurean jartzea udalerri honetako katastroko 6. poligonoko 81. lurzatian dagoen 36.372 metro koadroko herrilurra erabilera publikotik desafekatzeko espedientea, ondoren lur trukea egiteko jabe partikular baten bertze lurzati batekin, hori guztia udalerriaren herrigunetik hurbil dauden lurrak hartu ahal izateko eta horrela Udalaren eskumeneko jarduera eta zerbitzuak aitzinera eramateko.

Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluari jarraituz. Horretarako, aztertu nahi duen ororen eskura egonen da espedientea udal bulegoetan, laneko orduetan.

Sesman, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0927696