161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, udalerri honetako bake epaile titular nahiz ordezko izateko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten Udal honetako Erregistro Orokorrean. Ez da beharrezkoa zuzenbideko lizentziadun izatea baina bai bete beharko dituztela Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen balditzak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0927697