161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak
2009. urterako

Erromantzatuko Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen 2009rako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, hemen datozen bezala.

-Lurreko ondasunen kontribuzioa:

Hirilurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,25 izanen da hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

Landalurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,50 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergentzat eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren karga-tasa %4 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Epigrafeko tarifa baina % 10eko igoerarekin.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: legezko gutxienekoa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Erromantzatuan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Elena Rodríguez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0928575