161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Horietarik 7 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1959/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa). Izendatu eta kontratatzeko laugarren proposamen osagarria.

Aipatu deialdiari dagokionez, eta lanpostuak betetzearren, 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an, argitaratu zen izendapen eta kontratazioko hirugarren proposamen osagarria, ondoko 7 izangaiak, txanda irekikoak denak, hartzen dituela lehentasun ordenaren arabera.

Hala ere, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 26ko 2975/2009 Ebazpenaren bidez, izangai proposatutakoetatik 5 bakarrik izendatu zituen, eta bidezkotzat jo zuen beste bat lanaldi partzialeko lan araubidean kontratatzea, haietako batek deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ez zuelako.

Bestalde, aipatu ebazpenean izendatutako izangaietako bat borondatezko eszedentziaren egoera administratiboan deklaratu da lanpostuen jabetza hartu denetik; izan ere, egun horretan beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zen.

Aurrekoa kontuan hartuta, baita deialdiaren 7.4, 9.5 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa ere, bidezko da izendapen proposamena berriz osatzea, azterketa gainditu eta txanda irekiko zerrendan diren hurrengo 2 izangaiekin. Ondotik aipatzen direnak dira: María Juliana Aznárez Fraile eta María Yolanda Díaz de Cerio Jiménez andreak.

Deialdiaren 7.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan, orain proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Aipatu zuzendaritza nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña) agirien aurkezpena errazteko inprimakiak daude interesdunen eskura.

Iruñean, 2009ko abenduaren 10ean.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F0928660