161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2009ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Pitillasko Udalaren 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa, aurrekontuarekin batean.

Hasierako onespena 2009ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, argitaratu ondoan alegazioak aurkeztu dira. Pitillasko Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den gehiengoa izanik, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak onetsi eta ezestea, eta 2009ko Pitillasko Udalaren plantilla organikoa behin betiko onestea.

Erabakitakoa betez, argitara ematen da behin betikoz onetsitako plantilla:

Eranskina

2009ko plantilla organikoa

Funtzionario partekatuak

Beireko eta Pitillasko Udalen Borondatezko Mankomunitatea, bien zerbitzuko langileak edukitzeko.

Lanpostuak:

-Idazkaria (jardunean).

-Administrari-ofiziala (jardunean).

Pitillasko Udaleko funtzionarioak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: mailakoa: %12; lanaldiaren luzapenekoa: %10; lanpostukoa: %4 gehi %2,99 (2007ko K.P.I.). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.

Behin-behineko langilea

Lanpostua: Alkatetzaren aholkularia. Maila: A. Lansariak: A mailari dagozkionak. Sarbidea: izendapen librea. Egoera administratiboa: jardunean.

Pitillasko Udaleko langileen zerrenda

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua: "D" maila. Izena: Mario Sagardoy Pueyo. Antzinatasuna: 1991/01/02. Gradua: 3.

Lanpostua: Alkatetzaren aholkularia: "A" maila. Izena: Javier Abeti Pérez.

Pitillasen, 2009ko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0928491