161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Polizia administratiboaren arloko zehapen prozedura arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 12 eta 17. artikuluak aldatzea Polizia administratiboaren arloko zehapen prozedura arautzen duen ordenantzan.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, eta epe horretan aztertu nahi duen ororen eskura egonen da Herritarren Segurtasuneko Alorraren bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an.

Iruñean, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0928964