161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 2. eremuko U.E 2.3 exekuzio unitateko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Imarkoaingo Kontzejuak sustatua.
Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 2. eremuko 2.3 exekuzio unitatearen antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketaren espedientea, Imarkoaingo Kontzejuak sustatua; erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81.1 artikuluari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko.

Noainen, 2009ko abenduaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0927868