161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3328/2009 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera eman eta lanpostu bat esleitzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 1eko 3328/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako albaitari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat eman du, eta lanpostu hauek esleitu ditu:

Jesús María De Andrés Hualde jaunari 2253 zenbakiko lanpostua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tuteran aritzeko.

Pedro María Oteiza Orradre jaunari 2257 zenbakiko lanpostu hutsa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Iruñean, 2009ko abenduaren 1ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0928662