161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 20. ordenantzan, Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen baititu. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko irailaren 15ean egin bilkuran, aldaketa behin-behinekoz onetsi zuen 20. ordenantzan, Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen baititu.

Erabaki hori 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Erreklamazio eta/edo alegazioak aurkezteko epea iraganik, behin betikoz onetsitzat jotzen dira aldaketa horiek eta argitara ematen da testu osoa:

Ordenantza 2010erako aldatuko da, ezkontza guztiak Herriko Etxean egiten baitira. Hona ezartzen diren tasak:

Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetan egiteagatik: 90 euro.

Lanegun ez direnetan egiteagatik: 130 euro.

Hileko lehen larunbatetan eginen dira, 10,00etatik 14,00etara.

Zenbateko horiek ekitaldi bakoitzeko KPIaren arabera eguneratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2009ko abenduaren 4an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0927854