161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen
duen ordenantza. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Herritarren Batzarrak, 2009ko uztailaren 30ean hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Jendaurreko epea iragan denez, Nafarroako 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarria, urriaren 2an eta legezko iragarkia argitaratu ondoren, inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe.

Murillo el Cuendeko Herritarren Batzarrak, 2009ko azaroaren 23an egin bilkuran.

Erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Murillo el Cuendeko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitartu dadila, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

MURILLO EL CUENDEKO KONTZEJUKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAREN ORDENANTZA EDO BARNE ARAUBIDEKO ERREGELAMENDUA, NAFARROAKO UBIDEKO
IX-2 SEKTOREARI DAGOKIONA

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsitako proiektuan ezarritako jarduketa eremuaren barreneko lurrei aplikatuko zaie araudi hau.

Helburua da uraren kontsumoa kontrolatzeko neurriak ematea eta gehiegikerien zehapenak arautzea; instalazioak gaizki erabiltzetik etor daitekeen erantzukizunetik arintzea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua; ureztalurrean aldatu diren eta aldatuko diren laborantzei buruzko informazioa emateko konpromisoa izatea; esleituriko loteetan, ureztalurraren gutieneko azalerari 15 urtean eutsi beharra ezartzea, eta lote horiek esleitzeko lehentasun irizpideak finkatzea; hori guztia Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearekin bat.

2. artikulua. Ur kontsumoak finkatzea.

Ureztalurrean sistemaren funtzionamendurik egokiena, eskura den uraren aprobetxamendurik hoberena eta haren eskuragarritasun zuzena lortzearren, Herritarren Batzarrak, dagokion lan batzordeak proposaturik, ureztatze kanpaina bakoitzean komenigarrien iruditzen zaizkion arauak emanen ditu, alderdi hauen gainean:

-Ureztatzeko arauak ezartzea.

-Matxuren berri ematea.

-Obra, sistema eta instalazioetako mantentze lanak.

Orobat, ureztatze kanpaina bakoitzean, Kontzejuak erreferentziako ur kontsumoak ezarriko ditu ureztalurreko laborantza mota bakoitzarentzat, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Kontseilaritzak Riegos de Navarra, S.A.ren bitartez ematen dituen jarraibide teknikoekin bat.

Erreferentziako kontsumo horien arabera, Kontzejuak ureztatze kanpaina bakoitzean, nekazari bakoitzari adieraziko dio, aldatu dituen edo aldatuko dituen laborantza motekin bat, lurzati bakoitzean zenbat metro kubiko dagozkion kanpaina zehatz horretarako.

3. artikulua. Ur kontsumoak. Fakturazioa eta zehapenak.

Kontzejuak fakturatuko dizkie ureztatzaileei euren egiazko kontsumoaren gaineko ordainagiriak, blokeka tarifatuko ere.

Fakturatzeko orduan, kontsumitutako metro kubiko bakoitzaren prezioa da ureztatzaileak ordaindu beharreko oinarri finkoa edo I. multzokoa, Kontzejuak kalkulatua. Prezio horretan fakturatuko da ureztatzaileak izandako kontsumoa, aldez aurretik harentzat finkatutako metro kubikoak adinakoa edo txikiagoa bada; gehiago izatera, %10 gehienez ere.

Berriz, II. multzokoak izanen dira ureztatzaile batek egiten dituen kontsumoak, berarendako ezarritakoak baino gehiago badira, alegia, %11tik %20raino gehiago badira; berarendako ezarritako kontsumotik goitikoari zehapena ezarriko zaio, I. multzoan prezio kubiko bakoitzeko ezarritako prezioari %1 erantsita.

Azkenik, III. multzoan sartuko da ureztatzaileak izandako kontsumoa, aldez aurretik harentzat ezarritakoa baino %20 baino handiagoa bada. Kasu horretan, I. multzorako ezarritako prezioa %500 igota zehatuko da haren gehiegizko kontsumoa.

Kontzejuak ureztatze kanpaina bakoitzean ezarriko du kontsumitutako metro kubiko bakoitzaren prezioa, 1. Blokeari dagokiona.

4. artikulua. Erantzukizunak.

Zein ureztatzailek instalazioak gaizki erabili eta kalteak sortzen dituen, hark izanen du erantzukina, hala nola alderdi baterako eta ohiko laboreetarako ezarritako ur kopurua baino gehiago erabiltzean sortzen dena.

Kaltearen arrazoia ezin denean argitu eta ezin zaienean halako ureztatzaile bati edo gehiagori leporatu, Kontzejuak ere gain hartuko du erantzukizuna, eta ezin izanen dio inola ere egotzi Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

5. artikulua. Ureztatzaileen betebeharrak.

Ureztatze kanpaina bakoitzean, ureztatzaileek, datuak eskatzen bazaizkie, erranen diote Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, edo haren meneko enpresa publikoei, zonan zer laborantza aldatu dituzten edo zer aldatzeko asmoa duten. Bestela, Kontzejuak izanen du informazio hori eman beharra.

6. artikulua. Laborantzako loteen neurria eta lehentasun hurrenkera.

Ureztatzeko deklaraziotik aitzina, eta gutxienez hamabost urtean, loteek oinarrizko ureztatze azalera izanen dute edo gehiago. Oinarrizko azalera hori eraikuntza proiektuan zehaztuko da, Nafarroako Gobernuak eremu horretan jarduteko dekretuan finkatzen duena oinarritzat hartuta.

Modernizazio edo eraldaketatik ateratzen diren loteak esleitzeko, lehentasun hurrenkera hau izanen da:

A. Lehen-lehenik, familienak diren nekazaritzako lehentasuneko ustiategiak, nekazari gazte batek zuzentzen baditu edo bertan aritzen bada.

B. Bigarrenik, nekazaritzako lehentasuneko ustiategiak, nagusiki nekazariak direnek osatuak.

C. Hirugarrenik, Kontzejuak berak zuzenean ustiatzea. Soberako loterik egonez gero, enkante publikoaren bidez esleitzen ahal dira; hori guztia aipatu Foru Legearen 40.5.b) artikuluan xedatuarekin bat.

Xedapen gehigarria

Bakarra.-Ordenantza hauek edo barne erregelamendu honek ez diete ez Kontzejuari ez ureztatzaileei legez eskuratua ez duten bertzelako eskubiderik ematen, ezta kentzen ere haien arabera dagozkienak.

Murillo El Cuenden, 2009ko azaroaren 25ean.-Kontzejuburua, José Ramón Amadoz Sola.

Iragarkiaren kodea: L0927686