161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

2010eko aurrekontua.
Hasiera bateko onespena

Lizarragako Kontzejuak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko dira 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratuta.

Lizarragan, 2009ko azaroaren 27an.-Kontzejuko Presidentea, Patxi Otamendi Goikoetxea.

Iragarkiaren kodea: L0927574