161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2010eko zerga-tasak. Onespena

Lekunberriko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.-2010eko urtarrilaren 1etik aitzina lurraldearen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek onestea:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,390ko karga-tasa ezartzea.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,80ko karga-tasa ezartzea.

Bigarrena.-Egungo indize-eskala mantentzea 2010erako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

2.1. 1,4 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

Hirugarrena.-Zerga hauei aplikatzeko portzentajea onestea:

3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

3.1.1. Karga-tasa: %20, 2009rako xedatutakoa aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean.

Indizeak:

-5 urte bitarteko aldia: 3,3.

-10 urte bitarteko aldia: 3,2.

-15 urte bitarteko aldia: 3.

-20 urte bitarteko aldia: 3.

3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

3.2.1. Karga-tasa ezartze, %4 izanen baita.

Laugarrena.-Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea

4.1. Saneamenduaren tasa: 0,24 euro/m3.

4.2. Ur horniduraren tasa:

-Hargunea:

Etxebizitzak: 120 euro.

Industria: 272 euro.

-Etxeko ura:

41 m3-ra bitarte: 0,49 euro/m3.

41 m3-tik goiti: 0,66 euro/m3.

-Obretako ura: 0,90 euro/m3.

-Industriarako ura: 0,70 euro/m3.

0 - 10.000 m3: 0,70 euro/m3.

10.001 - 25.000 m3: 0,68 euro/m3.

25.001 - 40.000 m3: 0,66 euro/m3.

40.001 - 55.000 m3: 0,64 euro/m3.

55.001 m3-tik goiti: 0,58 euro/m3.

4.3. Pilotalekuko tasa:

-Argirik gabe: 4 euro/ordua.

-Argiarekin: 8 euro/ordua.

-Urteko tarifa: 4 euro/ordua, astean.

4.4. Hilerria erabiltzeko tasak:

4.4.1. Lurreko hilobiak.

Helduak (luzapen bakar bat, 10 urteren buruan): 60,00 euro.

Haurrak (luzapen bakar bat, 10 urteren buruan): 30,00 euro.

4.4.2. Horma-hilobiak.

Erroldatuak:

10 urteko kontzesioak: 350 euro.

10 urteko luzapena: 400 euro.

Erroldatu gabeak:

10 urteko kontzesioa: 450 euro.

4.4.3. Kolunbarioak.

Erroldatuak:

10 urteko kontzesioa: 100 euro.

Luzapena. 150 euro.

Erroldatu gabeak:

10 urteko kontzesioa: 200 euro.

4.4.4. Panteoiak:

Erroldatuak:

Panteoiaren kontzesioa: 140 euro/m2.

Erroldatu gabeak: 160 euro/m2.

4.4.5. Hilotzak hobitik ateratzea.

Hilotzak: 80,00 euro.

Gorpuzkiak: 50,00 euro.

4.5. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentzien tasak.

0tik 20 m2 bitarte: 180 euro.

21etik 100 m2 bitarte: 485 euro.

101etik 500 m2 bitarte: 976 euro.

501 m2-tik gora: 2.250 euro.

4.6. Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

I. epigrafea.-Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

a.-Harrizko zoladura den lekuetan, 69,45 euro.

b.-Zoladura orokorra den lekuetan, 52,00 euro.

c.-Zoladura gabeko lekuetan, 34,71 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

a.-Harrizko zoladura den lekuetan, 76,67 euro.

b.-Zoladura orokorra den lekuetan, 58,24 euro.

c.-Zoladura gabeko lekuetan, 39,85 euro.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzeko, 17,30 euro.

4.7. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 2 euro/eguna.

I.2. Merkatu txikiak, kalez kaleko salmenta, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna.

1.1. Aldamioak:

Egunean: 0,30 euro.

Hilabetean: 4,51 euro.

Urtean: 30,05 euro.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %75 beheitituko dira.

I.2. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitza: euro bat.

I.3. Ostatu-ibilgailuak:

Zenbateko hau kobratuko da instalaziorako tokia ez bada enkante bidez esleitu.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Bestelako aprobetxamenduak:

Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,15 euro.

Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 2,40 euro.

Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 24,04 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 3,00 euro.

Beste aprobetxamenduak, m²-ko edo horren zati bakoitza:

Egunean: 0,15 euro.

Hilabetean: 1,20 euro.

Urtean: 12,02 euro.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

Aldamioak: 12,02 euro.

Hesiak: 12,02 euro.

Bestelako aprobetxamenduak: 12,02 euro.

Jarduera salerosketa denean: 12,02 euro.

V. epigrafea.-Kanona, Lekunberriko Udaleko herrilurretako aprobetxamenduengatik.

Baratzea: 0,06 euro/m2.

Bazkatokiak: 54 euro/ha.

Larrea: 54 euro/ha.

Larreak eta zuhaiztiak: 52 euro/ha.

Zuhaiztiak: 50 euro/ha.

Larrea: 80 euro/ha.

Artegiak: 1 euro/m2.

Bestelako eraikinak: 5 euro/m2.

Erlauntzak: 1,15 euro/erlauntza.

4.8. Ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasa.

I. epigrarea.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere, egindakoak:

ikustaldi bakoitza: 36,06 euro.

II. epigrafea.-Hobi septikoen ikuskapena, bakoitza 60,10 euro.

III. epigrafea.-Eraikinen azterketa, haien segurtasun egoera orokorraren berri izateko:

Gutxieneko ikuskapena, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu: 63,00 euro.

Gehitutako ordu bakoitzeko: 60,00 euro.

4.9. Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea:

5 hektarea bitarte, 2009ko tasa: 0,06 euro/m2.

5 hektareatik goiti, 2009ko tasa: 0,05 euro/m2.

4.10. Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea:

Aplikatu beharreko tarifak I. puntukoen %50 izanen dira.

4.11. Birzatitzeak eta banantzeak tramitatzea:

m2 eraikigarri bakoitzeko: 0,07 euro.

4.12. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1eko karga-tasa aplikatuta.

4.13. Lehen okupazioko lizentziak:

500 m² bitarte, tasa: 0,20 euro/m2.

500 - 3.000 m², tasa: 0,12 euro/m2.

4.14. Gutxieneko eskubideak:

Plan partzial eta berezien tramitazioa: 400 euro.

Plan partzial eta berezien aldaketa: 200 euro.

Lurzatiketak, lurzati bakoitzeko: 38 euro.

Birzatiketak: 400 euro.

Finken itxiturak: 30 euro.

Banantzeak, lurzati bakoitzeko: 40 euro.

Bosgarrena.-Establezimenduak irekitzeko lizentziaren tasak:

I. epigrafea.-Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

5.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

-Azalerako lehen 50 m2-ak: 1.000 euro/metro koadroa.

-51tik 100 m2-ra bitarte 0,800 euro/metro koadroa.

-101etik 500 m2-ra bitarte 0,600 euro/metro koadroa.

-501etik 1.000 m2-ra bitarte 0,500 euro/metro koadroa.

-1.001 m2 baino gehiago: 0,250 euro/metro koadroa.

5.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

-0tik 20 m2-ra bitarte 126,00 euro.

-21etik 100 m2-ra bitarte 315,00 euro.

-101etik 500 m2-ra bitarte 631,00 euro.

-501 m2 baino gehiago: 946,00 euro.

II. epigrafea.-Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

-Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

5.4. Lokala tokiz aldatzea:

-Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.

5.5. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

-Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

-Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 35 euro.

5.6. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

-Berritik jartzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 18,63 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

Seigarrena.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

a) Ziurtagiriak:

-Erroldatze, ondasun, bizikidetasun eta abarren gaineko ziurtagiriak: bakoitza, 0,60 euro.

b) Fotokopiak eta faxez igortzea:

-DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,20 euro/kopia.

-DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,40 euro/kopia.

-Faxa bidaltzea: 1,00 euro/orria.

-Faxa hartzea:

Orri bat: 1,00 euro.

0-4 orri: 1,50 euro.

5-9 orri: 2,00 euro.

10-14 orri: 2,80 euro.

15-20 orri: 3,50 euro.

c) Orri egiaztatu bakoitza, 0,20 euro.

d) Lurzatiaren gaineko zedula bakoitza: 1,00 euro/bakoitza.

Zazpigarrena.-Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta Udalaren osoko bilkurak aldatu arte jarraituko du indarrean.

Zortzigarrena.-Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0927678