161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2010eko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2009ko urriaren 7an, onetsi egin zituen 2010. urteko karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon zen, 2009ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an, eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2010. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %30

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen JEZaren tarifetan aipatzen diren kuotei aplikatu beharrekoa.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko ehunekoa: %2,2 aldi guztietan. Kuota zehazteko karga-tasa: %16.

Elizagorrian, 2009ko abenduaren 16an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0928436