161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2010eko karga-tasak, tasak eta prezioak

Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. 2010. urterako, honako zerga-tasa hauek beren horretan mantentzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,28, katastroko balore berri garbien gainean.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,652, katastroko balore berri garbien gainean.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %3, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena).

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Beren horretan mantentzen dira indarrean dauden indizeak eta tasak.

2. Uraren saneamendu eta banaketaren eta zerbitzuaren tasak, Iturengo Udalak emandakoak: Ordenantza fiskal arauemailearen eranskinean zehazten diren zenbatekoak.

3. 2010. urterako mantentzea auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa, diruz ordaindu beharko da, alegia, 30,00 euro auzolan bakoitzeko.

4. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira (administrazioarekikoa eta/edo aitzinetik eta hautara, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Iturenen, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0927695