161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3115/2009 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bost lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera eman eta lanpostu bat esleitzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 3115/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bost lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera eman zitzaion, eta Begoña Equiza Urtasun andreari esleitu 38502 zenbakiko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia, beste lanpostu bat gehitu baitzitzaion urriaren 26ko 2290/2009 Ebazpenaren bidez, 2009ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Iruñean, 2009ko azaroaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0928661