161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2009ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazioetan aldaketa egiteko espedientea, katastroko 2. poligonoko 1. lurzatia hiri-lurzoru gisa sailkatzeko, Urbano Amunarriz Emazabalek sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Hiriberri Aezkoan, 2009ko abenduaren 5ean.-Alkatea, César Del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L0927831