161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udal honek, 2009ko azaroaren 2an egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea eremu publikoko, Udalaren lurretako eta herrilurretako zoru, zorupe edo hegalkinean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek eta partikularrek hura okupatzeagatik sortutako tasaren ordainarazpena arautzen duen ordenantza

Jendaurreko aldia iragan da, iragarkia 2009ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, argitaratu ondoan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Garinoainen, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, Xabier Barrena Mendióroz.

Ordenantza fiskala, eramu publikoko, Udalaren lurretako eta herrilurretako zoru, zorupe edo hegalkinean zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek eta partikularek hura okupatzegatik sortutako tasak eta eskubideak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honen zergapeko egintza da eremu publikoko, Udalaren lurretako eta herrilurretako zoru, zorupe edo hegalkinean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen edo partikularren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, hala nola kanalizazioak, hodiak, kableak, biltontziak, kutxetak, transformadoreak, zutoinak, horma-besoak, banaketa edo erregistrorako kaxak ezartzeraoan egiten dena eta zerbitzua emateko bestelako aprobetxamenduak, zerbitzu horiek herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da aurreko artikuluan zehaztutako elementuekin eremu publikoko, Udalaren lurretako eta herrilurretako zoru, zorupe edo hegalkinean zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek edo partikularrek okupatzen dituztenean.

4. artikulua. Ordenantza honetan xedatutakoa betetzera behartuak daude, eta hartan ezarritako tasa ordaintzera, halako pertsona natural edo juridikoak, edo haien legezko ordezkariak, halakorik bada, aurreko atalean aipatu direnak, baldin eta zerbitzuak ustiatzen badituzte, bai sareen titularrak izan bai haien bitartez, sareetako titularrak ez direnean, haiekiko erabilpen, sarbide edo loturen eskubideen jabeak baldin badira. Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

Oinarria

5. artikulua. Kontuan harturik aurreko artikuluan aipatutako subjektu pasiboek zoru, zorupe edo hegalkinean egiten dituzten aprobetxamenduen ezaugarriak eta motak, dagozkien tasak zehazteko eta ordainarazteko, honelaxe jardungo da:

a) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den erabilerak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da aintzat, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez badira.

b) Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresetan tasa ordaintzera beharturik daudenek hiruhilero aurkeztu beharko dute udal mugapean erdietsi diru-sarrera gordinen aitorpena, aitzineko hiruhilekoari dagokiona hain zuzen ere.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera. Aitorpena aurkeztearekin batera, dagokien tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dute enpresek.

6. artikulua. Elekrtizitate Konpainien kasuan, eta aplikatzen ahal den gainerako guztien kasuan, oinarria zehaztu ahal izateko ulertuko da udal mugapean egiten direla hartuko da, haien izaeragatik Garinoaingo eremu publikoan, haren lurretan edo herrilurretan egiten diren aprobetxamenduaren menean edo haiekin lotuta dauden zerbitzuak, nahiz eta prezioa beste udalerri ordaintzen den. Kontrara, Garinoainen zerbitzu bat ordaintzeagatik ez da sortuko ordaindu beharra zerbitzu hori udal mugapetik kanpo egin bada.

7. artikulua. Diru-sarrera gordinak zehazteko, kontuan hartuko dira, inolako salbuespenik gabe, enpresek eginiko zerbitzu edo hornidura guztiak, baita doan edo "kontsumo propioak" izenarekin eginiko guztiak. Salbuetsita egonen dira bakar-bakarrik zerbitzu publikorako egindako hornidurak.

Hortaz, diru-sarerra gordintzat hartuko dira subjektu pasiboek hartutako edo hartu beharreko zenbatekoak, esku-dirutan edo haien balioen parez esku-dirutan hartutakoak, egindako zerbitzu edo horniduren truke, betiere artikulu hauetan adierazten diren zehaztapenekin.

Tarifa

8. artikulua. Subjektu pasiboek eginiko zerbitzu edo hornidurengatik Udalari laga beharreko doako prestazioaren ehunekoa zehaztu egiten da, %1,5 izanen baita, hori subjketu pasiboek Garinoaingo udal mugapean eginak badituzte, salbu eta zerbitzu publikoetarako egiten direnak.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Ukitutako enpresekin edo partikularrekin Udalak zehaztu edo hitzartzen duen aldiorokotasunez, subjektu pasiboek aurreko hiruhilekoan udalerrian eginiko horniduren bolumen eta jasotako diru-sarrera gordinen gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute, baita denbora tarte horretan udalerriari eginiko horniduren bolumenaren gainekoa eta egin diren edo egiteko diren fakturazioarena ere, betiere indarrean dauden tarifen arabera.

10. artikulua. Egindako diru-sarrera gordina edo horniduraren bolumena zehazteko, 7. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiko zaie, eta barne egonen dira bai doako zerbitzuak bai kontsumo propioak, betiere zerbitzu publikoetakoa kenduta. Halarik ere, mota horretarko tasarako konputatu diren kontu-sail betegabeak kenkari gisa hartuko dira, aurreko hiruhilekoei dagokienez, betiere kobratzeko legezko prozedura guzti-guztiak agortu ondoren.

Diru-bilketa

11. artikulua. Aurreko aitorpenetik atera daitezkeen datuak ikusita, agerian geldituko da bi egoera hauetako bat eman dela:

a) Subjektu pasiboek aurreko hiruhilekoan udalerriari eginiko hornidurak ez iristea udalerrian eginiko horniduraren bolumenerako baimendutako ehunekora; orduan subjektu pasiboek esku-dirutan ordaindu beharko diote Udalari likidazioa, diru-sarrera gordinen partaidetzarako aurreikusia dagoen diferentziagatik.

b) Subjektu pasiboek udalerriari eginiko hornidurek gainditzea baimendutako ehunekoa; orduan Udalak ordaindu beharko dio enpresari kontsumo handiagoaren diferentzia.

12. artikulua. Udalaren alde nahiz aurka ateratzen diren diferentziak ordaindu beharko dira hirunileko natural bakoitzaren ondoko hilabetea bukatu baino lehen.

13. artikulua. Horrela eginiko likidazioak behin-behinekoak direla hartuko da, Udalak behin betikotzat hartu arte, betiere bidezko iruditzen zaizkion ikuskapenak, kontsultak eta aholkuak egin ondoren.

Udalak inongo oharrik egiten ez badu, kitaturiko kuotak behin betikotzat hartuko dira aitorpena aurkeztu eta bost urte iragaten direnean.

14. artikulua. Subjektu pasiboak behartuak egonen dira Zergaren Ikuskatzailetzari bidea erraztera, kontabilitate liburuak eta gainerako agiri, euskarri magnetikoak eta Ikuskalietzarako beharrezkoak edo ustez ikusteko komenigarriak diren gainerakoak azter ditzan, kargaren oinarria zehaztu ahal izateko.

15. artikulua. Telefonia mugikorreko enpresek tasa zehazteko araubide orokorra hartu beharko dute bere gain jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik. Horretarako, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Tasa zehazterakoan, gainera, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan: aprobetxamenduaren iraupena eta operadore bakoitzari egotz dakiokeen berariazko koefizientea merkatu-kuotaren arabera. Hala, tasa lortuko da merkatuaren balorea iraupenarekin eta operadore bakoitzaren berariazko koefizientearekin biderkatuz.

16. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen du ordainetan onuradunak.

17. artikulua. Tasa hau kudeatzeko, toki entitate honek beste entitate batzuekin bat egiten ahalko du hitzarmenen bidez, kudeaketa eta likidazioa errazagoak eta arinagoak izan daitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ordenantza fiskal honek jatorrizko testuan eragindako aldaketek indarra hartuko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Bigarrrena.-Ordenantza honetan aurrikusia ez dagoen orotan aplikagarriak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, arlo horretan indarra duen legeria eta udal erabakiak baino goragoko erabaki guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zorupearen erabilera eta aprobetxamendu bereziak:

I.1. Gutxieneko kuota, zerbitzuen banaketako sare nagusiak instalatzeko edo haien aprobetxamendurako, bestelako inongo tasaren zergapeko egintza ez badira:

a) Gas-hodiak:

-Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 6,32 euro.

b) Oliobideak:

-Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 6,32 euro.

Iragarkiaren kodea: L0928574