161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udal ordenantza, Ezkarozeko eskola zaharretako gelak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkarozeko eskola zaharretako gelak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza. 2009ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Udal ordenantza, Ezkarozeko eskola zaharretako gelak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluan xedatutakoaren arabera eta lege beraren 28. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Ordaintzeko beharra

2. artikulua. 1. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da Ezkarozeko eskola zaharren eraikinean dagoen lokala erabiltzeko baimena emanda.

2. Eskoletan ematen diren ikasturte edo jardueretan parte hartzen duenak du ordaindu behar, eta berak du ordenantza honek dakartzan eginbeharrak betetzeko ardura.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. 1. Udalak bere lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera, 2. artikuluaren bigarren puntuan ezartzen den gisara.

2. 16 urtetik beheitikoak salbuetsirik daude.

4. artikulua. Erabiltzen ahal diren lokalen erabilpena baimentzen duen organoak erabakiko du zein lokal erabiltzen ahal diren edo zein esleitzen diren bertan baimendurik dauden erabilera bakoitzerako. Hori guztia, irizpide objektiboei jarraikiz, hala nola: edukiera edo kokamendua.

Erabilera

5. artikulua. Udalaren eraikin, lokal eta instalazioak zaindu beharko dituzte erabiltzaileek, baita bertako altzariak ere, eta bertan behar den gizalegez jokatu.

Erabiltzaile batek akats edo narriaduraren bati erreparatuz gero, Udalari eman beharko dio haren berri, aprobetxamenduaren hasieran eman ere.

Baimenaren titularrak erantzun beharko du lokaletan eta bertako zeretan egiten diren kalteengatik, eta Udalak haien konponketa eska diezaioke, horretarako diren legezko bide guztiak erabilita.

6. artikulua. Debeku da lokalak baimendu den jarduketaz beste deusetarako erabiltzea.

7. artikulua. Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen erabiltzaileek zainduko dute haien garbitasuna eta antolamendua. Egun bateko erabilaldiaren ondotik, garbitu eta altzariak eta barneko elementuak ordenatuko dituzte, beste hartzaile batzuek berehalakoan erabiltzeko moduan.

Tarifak

8. artikulua. Lagun bakoitzak 30 euroko tarifa ordainduko du denboraldirako, edozenbat ikastarotara joanik ere. 16 urtetik beheitikoak salbuetsirik daude.

Azken xedapena

Ordenantza honek behin betiko onespena eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra.

Ezkarozen, 2009ko abenduaren 7an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0927858