161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2010. urteko ordenantza fiskaletako aldaketa

Udal honek, 2009ko abenduaren 21ean egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako aldaketa, hain zuzen ere tarifei edo zenbatekoei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0928767