161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2010eko zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, zerga-tasak onestea erabaki du, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,315.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,08.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1,4.

-Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga edo gainbalioa: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), honako denbora-tarte hauen arabera:

  • 5 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 10 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 15 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 20 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • Karga-tasa: %10.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cortesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0928766