161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa puntuala Udal Planean

Buñuelgo Udalak, 2009ko urriaren 6an egin bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa puntuala egiteko proiektua, 2. poligonoko 15 lurzati gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren azpikategorian sartzeko, berez dagokien produktibitate ertainean ustiatu beharrez, Alberto Monreal Cerdánek eta Chueca Morales senideek sustaturik. Hirigintza araudia argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Buñuelen, 2009ko azaroaren 26an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

ALDAKETA PUNTUALA UDAL PLANEKO ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOETAN, 2. POLIGONOKO 15 LURZATI GORDE BEHARREKO LURZORU URBANIZAEZINAREN AZPIKATEGORIAN SARTZEKO, BEREZ DAGOKIEN PRODUKTIBITATE ERTAINEAN USTIATU BEHARREZ.

Aldaketaren xedea den esparruaren ezaugarria gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izanen da hemendik goiti, berez dagokien bezala ustiatu beharrez.

Udal Planeko nekazaritzako produktibitate ertaineko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren hirigintza araudia aplikatuko zaio, hau da, Hirigintza Araudiaren 14.2.2 artikulua, erabilera eta jarduera hauek ezartzen dituena:

Nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzorua:

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 10/1994 Foru Legearen 33. artikuluan zehazten direnak.

Iragarkiaren kodea: L0927842