161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

13/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 23ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 13/2009 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2009ko abenduaren 7an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0927861