161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Zaborren Mankomunitateak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aurrekontu orokorra jendaurrean izanen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Araitzen, 2009ko azaroaren 27an.-Mankomunitateko burua, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0927832