161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua

3314/2009 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuan taxi zerbitzuaren 2010. urteko tarifak onesten dituena.

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen du baterako zerbitzurako eremu bakoitzeko udalei edo toki entitate eskudunari dagokiela hiriko taxi zerbitzuei aplikatu beharreko tarifak onestea. Onespen horrek indarra duen legeriaren arabera baimendutako prezioen araubidea izanen du. Onespenaren aurretik, betiere entzunaldia eman beharko zaie taxien sektorea ordezkatzen duten lanbide elkarteei eta tokian tokiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei.

Foru lege horren xedapen gehigarri bakarrak Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremua osatzen duten udalerriak ezartzen ditu eta, orobat, Iruñerriko Mankomunitatea izanen dela horren gaineko toki entitate eskuduna.

Horrekin guztiarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak 2010erako taxi zerbitzuko tarifei buruz batzar orokorrak hartutako erabakia aurkeztu du.

Halaber, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteekin eta Taxisten Lanbide Elkarteekin 2009ko azaroaren 27an bildu eta haien iritzia entzun da, eta Taxiari buruzko Foru Legearen 40.1 artikuluan eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39.d) artikuluan ezarritakoa bete da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuan honako tarifa hauek onestea 2010. urterako:

a) 1. tarifa: lanegunetan egunez aplikatzekoa (06:00etatik 22:00ak arte) Iruñerriko baterako zerbitzuko A eremuan:

-Bandera jaistea: 1,944 euro.

-Egindako kilometro bakoitzeko: 0,750 euro.

-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 16,896 euro.

b) 2. tarifa: lanegunetan egunez aplikatzekoa (06:00etatik 22:00ak arte) Iruñerriko baterako zerbitzuko B eremuan, eta asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetako gauetan (22:00etatik 06:00ak arte) baterako zerbitzuko A eremuan:

-Bandera jaistea: 2,800 euro.

-Egindako kilometro bakoitzeko: 0,975 euro.

-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 21,320 euro.

c) 3. tarifa: asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetako gauetan aplikatzekoa (22:00etatik 06:00ak arte) Iruñerriko baterako zerbitzuko B eremuan:

-Bandera jaistea: 3,281 euro.

-Egindako kilometro bakoitzeko: 1,213 euro.

-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 26,521 euro.

d) Gehigarriak:

-Garraioko geltokietan hasi edo bukatzen diren zerbitzuak:

  • Aireportua: 2,21 euro.
  • Tren geltokia: 0,52 euro.
  • Autobus geltokiaren barnealdea: 0,52 euro.

-Asteburuetako eta jaiegunetako gauak (00:00etatik 06:00ak arte larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan): 1,00 euro.

-Telefonoz edo antzeko sistema teknologikoen bitartez adostu eta tarifa desberdinen arabera hasten diren zerbitzuak:

  • Telefonoz adostua, 1. tarifa: 0,93 euro.
  • Telefonoz adostua, 2. tarifa: 1,54 euro.
  • Telefonoz adostua, 3. tarifa: 2,06 euro.

2. Jaieguntzat jotzen diren egunak Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 838/2009 Ebazpenean 2010erako ezarri diren jaiegunen egutegi ofizialean ageri direnak izanen dira.

Egun horiez gainera, Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremu osoan jaieguntzat joko dira Sanferminetako uztailaren 6tik 14ra bitarteko egunak, bi horiek barne.

3. Tarifa horietan sartua da Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

4. Tarifa horiek ibilgailuaren barrenean, erabiltzaileak aise ikusteko moduko toki batean, jarri beharko dira, Taxiari buruzko Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra tarifek.

6. Ebazpen hau Nafarroan dauden taxilarien lanbide elkarteei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 23an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0928631