161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua

Unión General de Trabajadores (U.G.T.) lanbide
erakundearen estatutuetako aldaketa

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko abenduaren 2ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: "Unión General de Trabajadores de Navarra (U.G.T.)". Bere lurralde eremuak Nafarroa hartzen du; aldiz, lanbide eremuak, libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten langileak.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: M.ª Carmen Lapuerta Ayensa eta Alicia Sanz Pascal andreak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2009ko abenduaren 4an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José Mª Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0927860