161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

202/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, abenduaren 29ko 259/1999 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, batetik, 193 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, ondasun higigarriaren kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. Bestetik, 194 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen ondoriozko edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo aldatzeagatik zerga horietarako egindako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena aurkezteko, eta diseinu fisikoak eta logikoak ere bai, 193 eta 194 eredu horietako barne-orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak erabiltzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 29an emandako 259/1999 Foru Aginduaren bidez, 193 eredua onetsi zen, ondasun higigarriaren kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko, eta diseinu fisikoak eta logikoak ere bai, barne-orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak erabiltzeko. Gero, 193 eredurako arauetan zenbait aldaketa partzial egin dira, horretarako behar diren foru aginduen bidez. Ildo horretan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 14an emandako 187/2006 Foru Aginduaren bidez, 193 ereduaren eta beste batzuen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

Foru agindu honen bidez, 193 ereduaren 2. erregistro motaren eremu batzuen azalpenak aldatzen dira (lehen aipatutako abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean agertzen da eredu hori), pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondorioetarako, urteko laburpen horretan sartu behar diren kapital higigarriaren gauzazko ordainketen balorazioa argitzeko asmoz.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluko 21. atal berriaren bidez (66/2009 Foru Dekretuaren bidez gehitu zaio atal hori), Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena eman zaio aitorpen eredua eta, orobat, hura aurkezteko epea, tokia eta modua onetsi ditzan, bai eta ordenagailuan zuzenean irakurtzeko euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-193 ereduaren diseinu fisikoen eta logikoen aldaketa.

Bat.-Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean onetsitako 193 ereduaren diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (Jasotzailearen erregistroa. Jasotzaileen zerrenda), "Jasotako zenbatekoa/Mailegu-emailearentzako ordainketa" (123-135 idazguneak) eremuaren azalpenaren testua aldatu eta honelakoa izanen da:

"123-135

Zenbakizkoa

JASOTAKO ZENBATEKOA/MAILEGU-EMAILEARENTZAKO ORDAINKETA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Diruzko ordainketak badira, jasotzaile bakoitzari ordaindutako edo hari eskatzen ahal zaion kontraprestazio osoaren zenbatekoa adieraziko da, ikur eta koma dezimalik gabe.

Gauzazko ordainketak badira, gauzazko ordainketen balorazioa adieraziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Jasotzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna baldin bada, balorazio hori ateratzeko merkatuko balioa hartuko da gehi egindako konturako sarrera, errentaren jasotzaileari egotzi ez bazaio.

Ondasun higigarriaren kapitalaren errentak edo etekinak sortu dituen ondare-elementu batek titular bat baino gehiago baditu, bakoitzaren partaidetzaren arabera bakoitzari egozten ahal zaion ordainketa eta, hala badagokio, konturako sarrera adierazi beharko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

123-133

Jasotako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

134-135

Jasotako zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da."

Bi.-Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean onetsitako 193 ereduaren diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (Jasotzailearen erregistroa. Jasotzaileen zerrenda), "Atxikipenen eta konturako sarreren oinarria" (152-164 idazguneak) eremuaren azalpenaren testua aldatu eta honelakoa izanen da:

"152-164

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Egindako ordainketengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoa adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe. Oro har, ordaindutako edo eskatzen ahal den kontraprestazio osoa adierazi beharko da. Jasotzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren jasotzailea bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan jasotako espezialitateak (76., 83. eta 84. artikuluak) kontuan hartuko dira.

Gauzazko ordainketen kasuan, "Jasotze mota" (122. idazgunea 2 motako erregistroan) "2" adierazi baldin bada, egindako konturako sarreraren oinarria adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe.

Dena dela, baloreak maileguan emateko eragiketen kasuan, hau da, "Kode mota" eremuan (96 idazgunea 2 motako erregistroan) "P" adierazi bada, eremu honetan adierazi beharrekoa eragiketa honen emaitza izanen da: "Jasotako kopurua/Mailegu-emailearentzako ordainketa" eremuan adierazitako zenbatekoa (123-135 idazguneak 2 motako erregistroan) gehi atxikipena egin beharra duten konpentsazioen zenbatekoa, hots, "Konpentsazioak" eremuan adierazi dena (225-236 idazguneak 2 motako erregistroan).

Eremu hau bitan banatzen da:

152-162

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

163-164

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da."

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Esta Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2009. urteari eta ondokoei dagozkien aitorpenetan izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0927882