161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

201/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 16an emandako 219/2008 Foru Aginduaren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen. Horrekin batera, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

Foru agindu honetan 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinari (190 ereduaren diseinu fisikoak eta logikoak) egin beharreko zenbait aldaketa agertzen dira. Lehenbizi, idazguneak berrantolatzen dira, 0 motako erregistroetan (baterako aurkezpena), 1. motako erregistroetan (Atxikitzailea) eta 2. motakoetan (Jasotakoa), idazguneak 250etik 500era igo baitira.

Horrez gainera, 2. motako erregistroan (Jasotakoa), A gakoaren definizioa aldatzen da, besteren konturako enplegatuen gauzazko ordainketei dagokionez. 2. motako erregistroan (Jasotakoa) beste gako bat eransten da, Y letra duena, enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik egiten den gauzazko ordainketari dagokiona. Gainera, 2. motako erregistroan (Jasotakoa) H gakoan dauden azpigako batzuen definizioak aldatzen dira. Azkenik, H gakoan azpigako gehiago eransten dira, baita Y gakoan ere, sortu berria baita.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 90.5 artikuluak adierazten du 190 eredua ezartzeko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokiola. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 0 motako erregistroa (Baterako aurkezpena) aldatzea.

Bat.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 0 motako erregistroan (baterako aurkezpena), "Zuriunez betetzekoa" eremuaren idazguneen erreferentzia (174-237 idazguneak) aldatzen da, eta horren ordez 174-487 idazguneen erreferentzia eginen da.

Bi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 0 motako erregistroan (Baterako aurkezpena), "Zigilu elektronikoa" eremuaren idazguneen erreferentzia (238-250 idazguneak) aldatzen da, eta horren ordez 488-500 idazguneen erreferentzia eginen da.

2. artikulua. 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 1. motako erregistroa (Baterako aurkezpena) aldatzea.

Bat.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 1. motako erregistroan (Atxikitzailea), "Zuriunez betetzekoa" eremuaren idazguneen erreferentzia (176-237 idazguneak) aldatzen da, eta horren ordez 176-487 idazguneen erreferentzia eginen da.

Bi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 1. motako erregistroan (Atxikitzailea), "Zigilu elektronikoa" eremuaren idazguneen erreferentzia (238-250 idazguneak) aldatzen da, eta horren ordez 488-500 idazguneen erreferentzia eginen da.

3. artikulua. 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroa (Jasotakoa) aldatzea.

Bat.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren A gakoaren testua (78 idazgunea) aldatzen da. Hona hemen testu berria:

78

Alfabetikoa

JASOTAKOAREN GAKOA.

"A

Besteren konturako langileak. Besteren konturako langileei egindako gauzazko ordainketak jasotakoaren "A" gako honetan aitortuko dira, betiere jasotakoaren "Y" edo Z" gakoetan adierazi ez badira.

Bi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), "Jasotakoaren gakoa" eremuan (78 idazgunea) gako berri bat sartzen da, "Y" letraduna. Hona hemen:

78

Alfabetikoa

JASOTAKOAREN GAKOA

"Y

Enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik egindako gauzazko ordainketa."

Hiru.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), "Azpigakoa" eremuaren (79-80 idazguneak) azalpenaren lehenengo lerroaldea aldatzen da. Hona hemen testu berria:

"79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

B, F, G, H, L eta Y gakoetarako bakarrik. Gainerako kasuetan zeroz bete."

Lau.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motak erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 01 azpigakoaren testua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"01:

Hegaztien hazkuntzako abeltzaintza eta haragitarako zerri-aziendaren ustiapena. Oihangintza, batez besteko mozketa epea 30 urtetik gorakoa duena".

Bost.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 07 azpigakoaren testua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"07:

Errioxako jatorrizko deitura duen ardoa egiteko mahatsa, olio-landareak, zitrikoak eta olibondoko produktuak ekoizteko nekazaritza, esnetarako behi-aziendaren abeltzaintza eta beste azpigako batzuetan espresuki aipatzen ez diren bestelako abeltzaintza mota batzuk."

Sei.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 09 azpigakoaren testua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"09:

Nekazaritza, sustraiak, tuberkuluak, bazka, zitrikoak ez beste fruituak eta beste azpigako batzuetan espresuki aipatzen ez diren bestelako nekazaritza produktuak ekoiztekoa".

Zazpi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 15, 16, 17 eta 18 azpigakoak eransten dira. Hona hemen:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"15:

Azukre-erremolatxa ekoizteko nekazaritza, eta abeltzaintza, haragitarako behi-azienda, haragitarako ardi-azienda eta haragitarako ahuntz-azienda ustiatzekoa, eta untxizaintza.

16:

Aurreko 15 azpigakoan ageri diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan.

17:

Jarduera: nekazaritzakoa, fruitu lehorrak eta barazkiak ekoiztekoa, eta abeltzaintzakoa, aurrerako zerri-azienda, aurrerako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda, esnetarako ahutz-azienda eta erlezaintza.

18

Aurreko 17 azpigakoan ageri diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan."

Zortzi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 20 azpigakoaren testua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"20:

Nekazaritzako jarduerak, kotoia ekoiztekoak."

Bederatzi.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren H gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko 21 azpigakoa eransten da. Hona hemen:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

Jasotakoaren H gakoan erabiltzeko azpigakoak:

"21:

Aurreko 20 azpigakoan ageri diren jardueren ustiapenaren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzeko kasuetan."

Hamar.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), jasotakoaren Y gakoan (79-80 idazguneak) erabiltzeko azpigako hauek erantsi dira:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

"Jasotakoaren Y gakoan erabiltzeko azpigakoak:

01:

Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegu hobaridunengatik egiten diren gauzazko ordainketak.

02:

Beste ondasun higiezin batzuk eskuratzeko mailegu hobaridunengatik egiten diren gauzazko ordainketak.

03

Aurrekoez beste helburu batzuetarako mailegu hobaridunengatik egindako gauzazko ordainketak."

Hamaika.-Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Jasotakoa), "Zuriunez betetzekoa" eremuaren idazguneen erreferentzia (233-250 idazguneak) aldatzen da, eta horren ordez 233-500 idazguneen erreferentzia eginen da.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2009. urteari eta ondokoei dagozkien aitorpenetan izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0927883