155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Egiturazko antolamenduko determinazioak US-1 unitatean. Hasierako onespena

Beriaingo Udalbatzak 2009ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beriaingo Udal Planeko egiturazko antolamenduko determinazioak US-1 unitatean aldatzeko espedientea, entitateak berak sustaturik, baita beharrezko ingurumen ondorien azterlana ere. Orobat agindu da jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, indarra duen legeria bete beharrez.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2009ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0928074