155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hirigintzako arautegi partikularra, UI-9 eta UI-12 unitateetan

2009ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, argitara eman zen antolamendu xehakatuetako determinazioak aldatzeko espedientearen behin betiko onespena, Beriaingo Udal Planeko UI.9 eta UI.12 unitateei dagokienez, hori guztia Salinas de Navarra, S.L.k sustatua.

Nolanahi ere, Beriaingo Hiri Antolamenduko Udal Planeko UI.9 eta U.12 unitateak biltzen dituen unitate bakarraren hirigintzako arautegi partikularra ez da oraindik argitaratu eta honen bitartez argitaratzen dira.

Beriainen, 2009ko azaroaren 19an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Beriaingo Hiri Antolamenduko Udal Planeko UI.9
eta U.12 unitateak biltzen dituen unitate bakarraren hirigintzako arautegi partikularra

Egiturazko determinazioak

Sailkapena: hiri lurzorua.

Unitatearen azalera: Bi unitateen batura:

-U.I.9 unitatea (planoan agertzen den azalera): 5.215,25 m².

-U.I.12 unitatea: 30.000,00 m².

Proposatutako unitatea, guztira: 35.215,25 m².

Irabazizko aprobetxamendua: 0,5 m²/m².

Determinazio xehakatuak

Erabileren arauketa:

-Industria.

-Lantegiak eta biltegiak.

-Merkataritza.

-Ostalaritza.

-Bulegoak eta hirugarren sektoreko erabilerak.

-Instituzioak.

-Ekipamendua.

-Garajeak.

-Zerbitzuguneak eta hornidurako unitateak.

-Kamioi eta autobusak gordetzea eta zaintzea.

Eraikuntzaren erregulazioa

-Lerrokadura ofiziala: Grafikoan zehazten dira gehieneko lerrokadurak.

-Dagoen eraikina finkatu egin da.

-Egun finkatuak dauden eraikinen gehieneko garaiera errespetatuko da.

Kudeaketa

-Zuzeneko jarduketa.

Iragarkiaren kodea: L0926845