155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Antolamendu xehakatuko determinazioak CRV unitatean.
Behin betiko onespena

Beriaingo Udalbatzak, 2009ko maiatzaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Beriaingo Udal Planeko CRV unitateko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, entitate honek sustatua, eta espediente honetan bildutako hirigintzako araudia argitara eman zen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Plaza publikoa eta bideak Alde Zaharrean

1.-Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

2.-Esparrua:

Alde Zaharreko plazaren berrurbanizazioak ukitutako CV eta CVR unitateen zatia.

3.-Erabileren arauketa:

Erabilera nagusia: plaza publikoa.

Bide publikoak oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorrietarako.

4.-Kudeaketa:

Jarduketa sistema: titulartasun pribatuko lurzoruak publiko bihurtzeko: hirigintzako hitzarmena eta trukaketa.

Obrak egiteko: urbanizazio obren proiektua.

9.1 lurzatia eta S-V sektoreko D-arekin muga egiten duen zatia (katastroko 931. lurzatia eta 5. poligonoko 932.aren zati bat)

1.-Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

2.-Azalera: 840,52 m2.

Eraikuntzak har dezakeen gehieneko azalera oro har V sektorean ezarria izanen da.

3.-Erabileren arauketa:

Erabilera nagusia: familia bakarreko bizitegi bakartua, binakakoa.

Erabilera bateragarriak: lurzoru pribatua, garajea eta etxebizitzari lotutako eranskinak, eta bizitegitarako erabilerarekin bateragarriak direnak Udal Planeko hirigintzako araudiaren arabera.

Erabilera debekatuak: gainerakoak.

4.-Kudeaketa:

Urbanizazioa egin ondoren, eraikuntza eginen da beharrezko exekuzio proiektuaren bidez, betiere aurretik obra-lizentzia eskatuta.

Ekipamendurako lurzatiaren zati bat (katastroko 932. lurzatia) San Martin kalearekin muga egiten duena

1.-Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

2.-Azalera: 60,62 m2.

Eraikuntzak hartuko du azalera osoa egun katastroko 57. lurzatian dagoena ordezteko.

3.-Erabileren arauketa:

Erabilera bakarra: ibilgailuak zaintzeko tokia, biltegia.

Erabilera debekatuak: gainerakoak.

4.-Kudeaketa:

Hitzarmen baten bidez Udalak eginen du eraikuntza eta 57. lurzatiko eraikinaren titularrari lagatuko dio, bertan dagoenaren ordez.

Iragarkiaren kodea: L0926816