155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal zergen karga-tasak behin betikoz onestea, 2010. ekitaldia

2009ko irailaren 24an Osoko Bilkurak egindako bileran, 2010. ekitaldirako udal zergen karga-tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Karga-tasa horiek jendeaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.

Ondorioz, udal zergen karga-tasak behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Beran, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

2010. urteko udal zergen karga-tasak

1) Hirilur kontribuzioari % 0,175ko karga-tasa eta Landalur kontribuzioari, berriz, % 0,80koa ezartzea.

2) Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga:

Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko Toki Ogasunei buruzko Foru Lege-aren 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxienen urteko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %10a izanen da.

3) Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari %4ko karga-tasa ezartzea.

4) Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga:

1,3 gutxieneko indizea aplikatzea

Iragarkiaren kodea: L0927721