2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Udal Plana. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2009ko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beireko Hirigintzako Udal Plana, Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 72. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan,
Beiren, 2009ko urriaren 28an.-Alkatea, Sergio Fresán Oroz.
Iragarkiaren kodea: L0927017