155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko azaroaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Almandozko U.E.-1 exekuzio unitateko 1 eta 2. lurzatietako eraikuntzako atzeraemangunea aldatzeko xehetasun azterlana, Ramón eta Marina Jaureguik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2009ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0927302