155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2010. urteko karga-tasak

Aranoko Udalak, 2009ko abenduaren 2an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.-2010. urteko karga-tasak.

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasa: 2009an bezala; katastroko balioaren gaineko %0,30 izanen da.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasa: 2009an bezala; katastroko balioaren gaineko %0,80 izanen da.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: 2009an bezala; obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5 izanen da.

1.4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2009an bezala, 2/95 Foru Legearen tarifei, %2,5 eta %15 urte guztietarako aplikatzea.

1.5. Jarduera Ekonomikoen Zerga: 2009an bezala, Foru Legeak onesten duenari 1,4 aplikatzea.

1.6. Zirkulazio Zerga, Foru Legeak onesten duena izanen da.

2.-2010. urteko tasak.

2.1. Ura.

Urteko tasa; etxeko tarifa: 75euro, 2009an bezala.

Urteko tasa; tarifa industriakoa, merkataritzakoa: 100euro, 2009an bezala.

2.2. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak: 2009an bezala.

2.3. Hilerriaren erabilera eta zerbitzu egitea: 2009an bezala.

3.-Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren batean hartuko du
indarra.

4.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragahau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Aranon, 2009ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0928110