155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Aldaketa aurrekontuan

Aranaratxeko Udalbatzak, 2009ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onestea egungo aurrekontuan kreditu berezi bat, 14.600 euro egiten baitu, hori guztia gastuko kontu-sail baterako, hain zuzen ere "Aranaratxeko San Miguel kaleari zoladura ematea (Alberkako iturriaren tartean). Estatuko Funtsa", finantzabidea izanik, batetik, Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoen Ministerioak horretarako finkatu duen diru-laguntza, 13.982 eurokoa baita, eta bestetik, 2008ko ekitaldia itxi ondoren gastu orokorretarako dagoen diruzaintzako gerakina, 618 eurokoa batia.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aranaratxen, 2009ko otsailaren 27an.-Alkatea, Jesús Landa Peñas.

Iragarkiaren kodea: L0926757