155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2010eko zerga-tasak

Añorbeko Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, Añorbeko Udalak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, udalkideak bat etorrita,

ERABAKI DU:

"Ondotik ematen diren zerga-tasak ezartzea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga tasa %4 izanen da.

5. Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

5.1.-Zerga-oinarria zehazteko, ehuneko hauek ezartzea:

1etik 5 urte bitarteko aldia: %3.

10 urte bitarteko aldia: %2.

15 urte bitarteko aldia: %2,8.

20 urte bitarteko aldia: %2,8.

5.2.-Kuota zehazteko karga-tasa finkatzea; hartara, zergaldi guztietarako %14 izanen da tasa bakarra.

6. Ezarritako zerga-tasek 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki oholean argitaratzea."

Erabaki horren kontra, honako hauek aurkezten ahal dira

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Añorben, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0927052