155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Behin betiko onetsirik 9. poligonoko 9. lurzatian, Artazako Kontzejuaren lurzoru urbanizagarriko U.E.1 exekuzio unitatean, proiektaturiko etxebizitzako sotora ibilgailuz sartzeko
arrapalaren xehetasun azterlana

Ameskoabarreneko Udalak, 2006ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 9. poligonoko 9. lurzatian, Artatzako Kontzejuaren lurzoru urbanizagarriko U.E.1 exekuzio unitatean proiektaturiko etxebizitzako sotora ibilgailuz sartzeko arrapalaren xehetasun azterlana. Haren helbidea Santa María karrika, 113 da. Proiektua 2005eko uztailaren 5ean ikus-onetsi zuten, José Ignacio Urquia arkitektoak prestatu zuen, eta sustatzaileak Elias Angulo Martínez eta María José Marín Cuesta dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ameskoabarrenen, 2009ko azaroaren 26an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0927320