155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

"Aita Barandiarán" Zahar Etxearen Udal Patronatuko prezio publikoak, 201eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak. Onespena

Udalak, 2009ko azaroaren 26ko osoko bilkura arruntean, hurrengo hauen aldaketa onetsi du hasiera batean:

1.-"Aita Barandiarán" Zahar Etxeko Patronatuko prezio publikoak, 2010eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak, izan ere finkatu egin da berez baliatzen direnen plazaren prezioa, alegia, 825 euro/hilabetean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arauaren aldaketa behin betiko onetsitzat emanen da eta osorik argitaratuko haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0927772