155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetako aldaketa, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duena.
Hasierako onespena

Udalak, 2009ko azaroaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen honako ordenantza fiskal eta prezio publikoetako aldaketa:

1.-1. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituena.

2.-2. ordenantza.

Ordenantza, Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena.

3.-3. ordenantza.

Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

4.-4. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Herri larreen aprobetxamendu ordainduen tasak arautzen dituena.

5.-5. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko tasak arautzen dituena.

6.-6. ordenantza.

Ordenantza, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.

7.-7. ordenantza.

Ordenantza, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

8.-8. ordenantza.

Ordenantza, Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

9.-9. ordenantza.

Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

10.-10. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

11.-11. ordenantza.

Ordenantza, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

12.-12. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

13.-13. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

14.-14. ordenantza.

Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena.

15.-16. araua.

Araua, Udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

16.-19. araua.

Arau fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

17.-20. araua.

Araua, Kamioiendako aparkalekua erabiltzeko prezio publikoak finkatzeko eta kontzeptu horren gaineko prezioak aldatzeko.

18.-21. araua.

Araua, Udalak antolatzen dituen kultura, kirol edo gizarte arloko programa eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituena.

19.-22. ordenantza.

Ordenantza, Animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak ematea arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara haien testu osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0927771