155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

159/2009 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Alejandro Costa Sáenz de San Pedro jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzen duena, Estatistikako Institutu Nazionalaren ordezkari.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, apirilaren 11ko 105/2006 Foru Aginduaren bidez, kontseilu horretako kideak izendatu zituen.

Joan den uztailaren 27an Nafarroako Estatistika Kontseiluko buru eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eta Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariak Estatistika Institutu Nazionalaren jakinarazpen idatzia jaso zuten, eta hartan Estatistikaren Planifikazio, Koordinazio eta Zabalkundeko zuzendari nagusi Alejandro Costa Sáenz de San Pedro jauna proposatzen zen Nafarroako ordezkari Javier Piedrafita García jauna ordezteko.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, Nafarroako Estatistika Institutuko Kontseiluko burua baita, kideak aldatzeko, Kontseiluan ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, ukitutako erakundeak proposaturik eta Nafarroako Estatistika Institutuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Javier Piedrafita García jaunak, Nafarroako Estatistika Kontseiluan Estatistika Institutu Nazionalaren ordezkari denak, Nafarroako Estatistika Kontseiluan duen mahaikide kargua uztea xedatzen da.

2. artikulua. Alejandro Costa Sáenz de San Pedro jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Estatistika Institutu Nazionalaren ordezkari, izendatzea xedatzen da.

3. artikulua. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea xedatzen da.

Iruñean, 2009ko irailaren 21ean.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0926438