155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2009ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, aldaketa hauek hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan: 6/2009, 7/2009, 8/2009, 9/2009 eta 10/2009, Udalaren 2009. urteko aurrekontukoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Luis María Sada
Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0927005