155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Daniel Gil del Solo jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Daniel Gil del Solo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko maisu-maistren kidegoan, Gorputz Hezkuntzaren espezialitatean (gaztelaniaz), sartzeko deialdiko oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka. Deialdi hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Adierazitakoarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, beherago adierazten diren izangaiak epatzen dira iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, zk.g., Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez. Hauek dira epatuak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 1629/2009 Ebazpenean, Gorputz Hezkuntzako zerrenda lehenetsietan (gaztelaniaz), Celestina Díaz Arias eta Alfredo Yoldi Camblor bitarte dauden izangaiak, biak barne, eta Gorputz Hezkuntzako zerrenda orokorrean (gaztelaniaz), Florentino del Alamo Uriarte eta Angel Tomás Gros Huerva bitarte daudenak, biak barne.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (09299.AL hurrenkera zenbakia) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2009ko azaroaren 18an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0926739