155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1573/2009 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Asociación de Bares de Sangüesa" (espediente zenbakia: NA/245) lanbide erakundea desegitea erabakitzen duena.

2009ko azaroaren 17an, "Asociación de Bares de Sangüesa" lanbide erakundearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako idazkia sartu zen departamentu honetan, aipatu erakundea Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2009ko azaroaren 9ko bilkura berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.

Horretarako aurkeztu den dokumentazioak erakusten duenez, aipatu elkarteak bete egin ditu hura desegin eta likidatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoak.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Asociación de Bares de Sangüesa" elkartea, NA/245 erregistro zenbakia duena, desegintzat deklaratzea.

2. Departamentu honen menpe dagoen Lanbide Erakundeen eta Enpresa Elkarteen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau elkarte interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 19an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F0926953